Elgoibarko auzoen artean euskaraz berba egiterakoan dagoen aldeaz dihardu Urruzuno auzoko Munoandi baserrian jaio zen Luis Etxaniz Osorok, honako audioan.
Bittor Arrieta Etxanizek, berriz, beste herrietako euskaldunekin sortutako elkar ulertu ezinak ditu akorduan. Bermeoar batekin egon zen soldadutzan, eta biak euskaldunak izan arren erdaraz egin behar zutela dio. Entzun honako audioan:
Elgoibarko Euskarari buruzko 81 pasarte daude jasota ahotsak.eus webgunean, horietako batzuek bideoan.
- Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen
- Elgoibarko ahozko ondarea
- Mendaroko ahozko ondarea
Euskal Herriko Ahotsak, muga berrien bila: 300 herri eta 100.000 pasarte
Zenbait marka sinboliko gainditu berri dituzte ditugu Ahotsak-en. Esate baterako, 100.000. pasartea katalogatu dituzte; 300. herria gehitu dute datu-basean; 30.000. bideoa sareratu dugu. Guztia ere hainbat lagun eta herritarren lankidetzari esker eta helburu bakar batekin: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea guztion esku jartzea. Informazio osoagoa: www.ahotsak.eus
10. urteurrenerako (2013) laburpen-bideoa: