Esku pilotaren orainak eta etorkizunak bat egingo dute abenduaren 21ean Elgoibarko musika eskolako auditorioan egingo duten mahai inguruan. Batetik, kirol ibilbidean dena irabazitako bi pilotarik, Aimar Olaizola eta Juan Martinez de Irujo naparrek; eta, bestetik, zeresan handia ematen ari diren bi pilotari gaztek: Jokin Altuna (Amezketa, 1996) eta Iñaki Artola (Alegia, 1994) gipuzkoarrek. Pilotari buruzko solasaldian hartuko dute parte laurek. 19:30ean hasiko da saioa Inazio Bereziartua musika eskolan.
Mahai inguruaren ostean banatuko dituzte Kirol Federatuaren Urteko Sariak. Herriko kirol taldeek egiten duten lana goraipatzeko eta eskertzeko antolatzen ditu sariok kirol patronatuak. Iazko sari banaketa ekitaldian "Realaren balioen" inguruan berba egin zuen Realeko presidente Jokin Aperribaik.
•Aurreko urteetako sarituak
- 2014ko irabazleak
- 2013ko irabazleak
- 2012ko irabazleak
- 2011ko irabazleak
- 2010eko irabazleak
- 2009ko irabazleak
- 2008ko irabazleak
- 2007ko irabazleak