Elgoibarko Euskarak 365 Egun taldea osatzen duten lagunek elgoibartarron euskalduntasuna herriko kale eta plazetan modu parte-hartzaile eta jai-giroan aldarrikatzea nahi izan dute lipdub honekin. Ekimenak izan duen harrera eta arrakasta ikusi ostean, helburua lortu dutela adierazi dute, eta lipdubean era batera edo bestera parte hartu duten elkarte, erakunde eta herritar guztiak zoriondu dituzte, "ekimen honetan erakutsitako jarrera eta prestutasunarengatik".
•Argazki bilduma:
∞ Lotura duten albisteak:
- 'Beitxu, beitxu!' kantuaren leloaren koreografia aurkeztu dute (2015-10-23)
- ‘Beitxu, beitxu!’ rumba doinuko kantua aurkeztu dute eta euskararen “manifestu baikorra” egin(2015-10-09)
- Dagoeneko 49 elkarte-erakundek esan dute parte hartuko dutela aurtengo ‘Euskarak 365 Egun’ ekimenean (2015-05-28)
-
Lip-dub-a eta bazkari herrikoia prestatzen ari dira ‘Euskarak 365’ ekimenaren barruan (2015-05-14)
-
Euskaraz bizi nahi dut flash mob-ak jendez bete zuen Kalegoen plaza (2014-12-04)
- Euskararen aldeko oihuak hartu du Elgoibar (2014-12-03)