Hiesaren aurkako eguna dela-eta, “La mujer en la madurez” izeneko hitzaldia eskainiko du Lorena Pidalek, gaur, 17:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Haizea emakume taldeak antolatu du.
Elgoibarko Gurutze Gorriak antolatutako ekintzen artean, hitzaldia eskainiko du bihar, hilak 2, Maider Gonzalezek. Hies eta sexu bidez transmititzen diren gaixotasunei buruzko hitzaldia izango da, euskaraz. 18:00etan hasiko da, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
Xingolak eta antisorgailuak
Hiesaren inguruko sents¡bilizazio astearen barruan, Elgoibarko taberna eta dendetan xingola gorriak eta informazioa banatzen ibili dira egunotan Gurutze Gorriko kideak. Joan den zapatuan, berriz, antisorgailuak banatzen aritu ziren herriko tabernetan.