Ikasturte honetan 41 lagunek parte hartuko dute Tertuliak programan, 11 taldetan banatuta. 30 lagun bidelariak izango dira, euskara praktikatzeko izena ematen dutenak, eta 10 lagun dira bidelariei laguntzeko izena eman duten bidelagunak. Gainera, aurtengo ikasturterako 20 lagunek eman dute izena estreinakoz, programa indartzen ari den seinale.
Kultur Etxeko sotoan izango da aurkezpena, 19:00etan, eta Tertuliak programako bidelariek eta bidelagunek parte hartuko dute, programako arduradunekin batera. Danele Sarriugarte idazle elgoibartarrak idatzitako testu bat ere irakurriko da aurkezpenean. Ordubeteko ekitaldia izango da, eta programa horretan noizbait parte hartu duten elgoibartar guztiak daude gonbidatuta.
Aurkezpena amaitzeko, luntxa izango dute aurkezpenera joango diren guztiek.
Tertuliak programaren eragileak AEK euskaltegia, Udal Euskaltegia, Elgoibarko Izarra eta Elgoibarko Udala dira.
∞Lotura duten albisteak:
- Tertuliak programak bidelagunak behar ditu (2015-11-06)