Iaz bezala, ia 20.000 euroko kostua izango dute argiek. Berrikuntza nagusia Maalako errotondan ikusi daiteke, hegaztiz osatutako dekorazioa jarri dute eta. Argiztatutako guneak aurreko urteetakoak izango dira: Maala, Santa Ana, anbulatorioa, Udaletxea, eliza, Kultur Etxea, San Lazaro egoitza, azoka plaza, Giza Eskubideen parkea eta Santa Klara komentua.