Elgoibarko jubilatuek euren astea ospatzen dihardute asteon, eta antolatu dituzten ekintzen artean, urrezko ezteiak bete dituzten bederatzi bikote omendu dituzte, guztiak 1965ean ezkonduak. Elgoibarko alkate Ane Beitiaren eskutik lore sorta bat eta oroigarria jaso dute omendutako bederatzi bikoteek: Jose Mari Atigarraga eta Carmen Sudupe; Nieves Kintela eta Manuel Fernandez; Antonio Boyer eta Catalina Gelde; Pedro Fernandez de Jauregi eta Luisa Bernedo; Santiago Retolaza eta Pilar Urzelai; Jose Gomez eta Adoracion Garrido; Ladislao Irureta eta Maria Arrate Agirregomezkorta; Lazaro Astigarraga eta Carmen Oiarzabal, eta Antonio Azpilikueta eta Luisa Gurrutxaga.
Errekonozimendua jaso ostean, 80 urtetik gorakoak omentzeko bazkaria egin dute.
Jubilatuen asteko ekintzek zapatuan izango dute segida, ezustekoa antolatu baitute 17:00etarako Jubilatuen Biltokian. Era berean, aurten hildako jubilatu guztien omenezko meza egingo dute domekan, 11:30ean, San Bartolome parrokian. Jubilatuen Astea domeka arratsaldean bukatuko da, Gelatxo orkestrak Jubilatuen Biltokian eskainiko duen dantzaldiarekin, 18:00etatik 21:30era.