"Emaitzak eta inplikazioa ikusita, Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak eskerrak eman nahi dizkiete elgoibartar guztiei eta ekintza hau aurrera eramaten lagundu duten guztiei. Arrakastak 2016ra begira aukera eta ate berriak zabaltzen ditu", adierazi dute. Elgoibarko kirol sailak eta Sanlo zein CD Elgoibarrek ere bilketarekin bat egin zuten. Eskubaloi taldeak bere bazkide, jarraitzaile eta aurkarien artean zabaldu zuen deialdia eta emaitza 400 kilo elikagai eta 380 eurokoa izan da. Kirolari bat, kilo bat kanpainak ondo funtzionatu du. Bestalde, C.D. Elgoibarrek futbolarien artean 50 kilo elikagai bildu zituen. Besteak beste, Kalamua guraso elkarteko kideek ere hartu zuten parte janari bilketan.
∞Lotura duten albisteak: