Euskararen Eguna da gaur, abenduak 3, eta Elgoibarren eta Mendaron hainbat ekintza egin dituzte euskara jendartera zabaltzeko. Mekakoek eta Elgoibar Ikastolakoek ikastetxe barruan egin dituzte ospakizun ekitaldiak (ikusi Ikastolako argazkiak). Herri Eskolakoak, berriz, kalera irten eta kalejiran gurutzatu dituzte Elgoibarko kaleak. Institutoko ikasleek eta irakasleek Herriko Antzokian egin dute euskararen aldeko jaialdia eta IMHn ere egitarau zabala prestatu dute.
Euskararen Eguneko argazki bilduma: