Plazara gerturatu direnek lehiaketara aurkeztutako sagardoa probatzeko aukera ere izan dute eta lehiaketa amaituta epaileek Urdaira sagardotegia aukeratu dute irabazle. Bestelako saririk ere banatu dute Mendaroko plazan. Gaztaren pisua nork asmatu jarri dute aukeran eta asmatzailea egin da jabe. 1,090 kiloko gaztaren pisu zehatza Arantza Ramosek asmatu du. Bestalde, Mendaron bizi, Mendaron erosi lemapean hiru sorta banatu dituzte horietako bi baserritar arropa dotoreenentzat. Leandro Esnaolak eta Ainhoa Gonzalezek jaso dute saria.
Dantzak ere izan du lekua plazan. Umeek egin dute lehenengo dantza eta Tio Teronen Semeak taldekoek gero.
Arratsalderako herri kirolak eta saiheski jana daude iragarrita.