Sarrerak Elgoibarko Izarrak Ubitarten duen egoitzan eros daitezke. Epe hori amaitu ondoren, sarrerarik geratzen bada, egunean bertan Herriko Antzokian salduko dira. Hamar euroan jarriko dituzte salgai sarrerak (9 euro, Elgoibarko Izarrako bazkideek).
Bertso-jaialdia abenduaren 28an izango da (astelehena), Herriko Antzokian, 22:00etan hasita.
Aurten, Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Jon Maia arituko dira bertsotan, eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak.
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatu du bertso saioa, Elgoibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.