John Kipkorir Mutai eta Ndungu Pennina Wanjiruk atleta keniarrak gailendu ziren Malagako Cabberty maratoiaren seigarren edizioa. Gizonezkoetan Kipkorir izan zen azkarrena, bi ordu 13 minutu eta 17 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan, Penninak irabazi zuen proba, 02:37:47ko denborarekin. Gainera, probako errekorra ondu zuen antxitxikari keniarrak. Anna Spagnoli italiarra sailkatu zen bigarren postuan (02:42:32) eta Maite Maiora mendaroarrak egin zuen hirugarren, 2:49:39ko denborarekin. Hasiera batean, Donostiako maratoia korritzeko asmoa zuen Maiorak, baina lan kontuengatik ezin izan zuenez parte hartu Malagako maratoirako eman zuen izena. Ez dago hartutako erabakiaz damututa. Aitzitik, denbora hobetzeko ibilbide egokia iruditu zaio Malagakoa, erritmoa mantentzeko oso egokia. Maratoia eta ibilbidea asko gustatu zaizkio eta gozatu egin duela dio mendaroarrak.
2012an Donostiako maratoia korritu zuen Maiorak eta zortzigarren postua eskuratu zuen emakumezkoetan, 03:02:09 denborarekin.