Edu Arrillagak eta Esmeralda Zapparolik Santa Klarako komentuan mojek josteko makinentzat egiten zituzten pedalen harira hainbat argazki atera zituzten 1994an eta 1996an Sigma lantegia husten ari zirenean beste batzuk. Artxiboan gorde eta erreminta-makinaren mendeurrenaren harira hasi ziren ideia lantzen Arrillaga eta Zapparoli.
Gordetako argazkien berri eman zuten Elgoibarko Udalean eta interesgarria iruditu arren, gaur egungoari garrantzia ematea aproposagoa zela iritzita, gaiari heltzea proposatu zieten. Oso erronka handia izan dela esan digu Esmeralda Zapparolik: "Lagun batzuk erreminta makinan aritu arren, guk ez genuen Elgoibarko herriaren industria ikuspegirik, beraz, argazkilaritzako ezagupenetatik abiatu ginen".
Elgoibarko makina erremintaren mendeurreneko ospakizunekin bat egiten duen lan honekin Elgoibarko industriari buruzko ideia orokor bat eman nahi izan dute "batik bat arlo humanoari buruz. Izan ere, denak dira makinak, baina makinak pertsonek egiten dituzte eta beraiekin pertsonek egiten dute lan".
•42.000 argazkitatik 137 aukeratu dituzte
Hamar enpresatan atera behar zituzten argazkiak, baina 37tan izan dira eta penaz daude Elgoibarrek gehiago eman dezakeelako eta ez dutelako denborarik izan. Urtebetean 42.000 argazki atera dituzte eta 137 aukeratu dituzte libururako. "Saiatu gara ahalik eta gauza gehien irudikatzen: galderagileak, soldatzaileak, moldeak eta planoak egiten dituztenak... Gida baten pareko zerbait egin dugu, baina enpresen edo enpresetako makinen publizitate katalogo bat izan gabe. Material didaktikoa izatea ere ez genuen nahi. Argazkiari eman diogu garrantzia. Koherentzia izan dezaten pausu guztiak ikusiz".
Argazkiak bienak dira eta Eduk batik bat ikuspegi humanotik atera ditu, Esmeraldak, berriz, espazioak eta objektuak. Hitzek ere izango dute lekua: alkatearen hitzaurrea du liburuak, informazio profesionala Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailburuaren eta Xabier Ortueta Makina Erreminta elkarteko idazkariren eskutik; eta Koldo Lizarralderen testu historikoa, Jasone Osororen literarioa eta Jose Manuel Diaz Burgos argazkilariaren kritika.
•Aurkezpena eta erakusketa
Gaur aurkeztuko dute jendaurrean Metalaren arrastoak liburua, 19:00etan, Kultur Etxean. Aurkezpenaren ostean, libururako ateratako 40 argazkiekin osatutako argazki erakusketa inauguratuko dute. Urtarrilaren 9ra bitartean egongo da ikusgai Kultur Etxeko erakusketa gelan. Astelehenetik zapatura, 18:30etik 20:30era. Domeka eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara. Gabon Zahar Feria egunean arratsaldez ere irekita egongo da.
- 'Kataiak' ikuskizunak 500dik gora lagun batu zituen museoan (2014-12-01)
- Musika eta makinen hotsak uztartuko ditu Kataia ikuskizunak makina-erremintaren museoan (2014-11-14)
- Asier Lizarralde elgoibartarrak irabazi du gazteentzako Asmaola+enpresa industrialen ideia lehiaketa (2014-11-07)
- Makina-erremintaren etorkizuna irudikatu dute IMHn (2014-11-07)
-
Makina-erreminta eta industriaren etorkizunaz gogoeta egiteko jardunaldia antolatu du Udalak (2014-10-23)
- Abian da Gazteentzako Asmaola+ Enpresa Industrialen Ideia Lehiaketaren estreinako edizioa (2014-05-06)
- Elgoibarko Udalak errekonozimendua egin die makina-erremintaren sektoreko eragileei(2014-04-30)
- Datorren astean hasiko dira makina-erremintaren mendeurreneko ekitaldiak (2014-04-24)
- Urte osoko egitaraua Elgoibarko makina-erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-15)
- Makina-erremintaren fakturazioak % 5-10 egingo du behera 2014. urtean (2014-04-11)
- Ateak herriari zabalik, makina erremintaren mendeurrena ospatzeko (2014-04-10)
- Altzolatarren Dorretxeko jatorrizko atea ‘Burdinoletatik erreminta makinara’ erakusketan(2011-06-10)