Jon Gurrutxaga (Jon & Sugramas, Arima Beltza, Uek) eta Patxi Zabaleta (Andrakan, Arima Beltza, Sinuose) elgoibartarrek osatzen dute Bikustik duoa. Gaur gauean, 23:00etatik aurrera, zuzenean entzuteko aukera izango da Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Hilabete batzuk pasa dira azken kontzertua eskaini zutenetik hona, eta gogotsu daude berriz taula gainera igotzeko. Are gehiago “etxean” izanda. Musika gau polit bat pasatzeko gonbidapena egin diete zaleei. Emanaldirako sarrerak hiru euroan jarriko dituzte salgai.
Bikustik-en emanaldietan Beatles, Led Zeppelin, Rainbow, Queen nahiz Creedence Clearwater Revival bezalako taldeen kantuak entzun daitezke. Guztiak bikote elgoibartarraren moldaketa akustikoaren ikuspegitik. Hona hemen adibide bat: Black Sabbath taldearen Heaven & Hell abestiaren bertsioa, Ondarruko Kafe Antzokian.