Aske geratu da Juan Mari Mendizabal preso elgoibartarra

Barren.eus 2015ko abe. 14a, 07:15

Domeka goizean irten zen Burgosko kartzelatik Juan Mari Mendizabal preso elgoibartarra. 18/98 sumarioan zigortu ostean, espetxe zigorra osorik beteta irten da kartzelatik. Eguerdian harrera egin zioten Kalegoen plazan.

ETAko aparatu politikoaren kontrako sumarioan, 18/98 sumarioan, Auzitegi Nazionalak zigortutako 47 lagunetako bat da Juan Mari Mendizabal. 2007ko azaroaren 30ean atxilotu zuten Mendizabal eta Auzitegi Nazionalak ezarri zion 13 urteko espetxe zigorra arindu zion gero Auzitegi Gorenak, 2009an kaleratutako epaian. Gorenaren arabera, akusatu batzuk “zuzendari” gisa aritu ziren eta beste batzuk ETAko kide gisa. Azken multzo horretan sartu zuten Juan Mari Mendizabal.

2015 12 13 juanmari mendizabal askatu

2015 12 13 juanmari mendizabal lorak

2015 12 13 juanmari mendizabal lorak2

2015 12 13 juanmari mendizabal plazan

2015 12 13 juanmari mendizabal plazan3

2015 12 13 juanmari mendizabal aske

 

Lotura duten albisteak:

Bideoa: pic.twitter.com/Rz6RWr2WKZ