Talde pila bat daude laguntzen Lesbosen eta www.lighthouserelief.org erakundearekin egin dute kontaktua, baina hara iritsi arte ez dute jakingo zein izango den beren eginbeharra. Itsasontziak antzeman eta larrialdiak aurreikusi ondoren, lehorreratze seguruak ziurtatu eta jendeari, iristen direnean, hondartzan lehen laguntza ematen diete. “Hondartzan daukate kanpamentua zuhaitzen babesean eta han mediku-arreta, jatekoa, ura, arropak eta mantak ematen dizkiete errefuxiatuei iristen direnean. Handik 2,5km. igo behar dituzte autobusak jasotzen dituen lekura. Ilunabarrean edo gauez iristen badira, ordea, autobusik ez dagoenez, lehen gaua han pasatzeko argindarra eta euritako dendak jartzen dizkiete, baita jatekoa prestatu ere. Mantenuan ere jarduten dute hondartzak eta kaleak garbitzen”.
•Diru-laguntza jasotzeko kanpaina
Asko, hara joaterik ez izan arren laguntzeko prest daudenez, diru-laguntza jasotzeko kanpaina jarri dute abian youcaring.com plataformaren bitartez. Gutxienez 2.000 euro lortzea da helburua –dagoeneko 1.100 batu dituzte–. Horrez gain, ES87 3035 0007 22 0071131890 kontu zenbakian, Koro Gabiola Colinaren izenean ere sartu daiteke dirua laguntzaileen izen-abizenak zehaztuz, gero, beren facebookeko perfilean jartzeko. Bestalde, Elgoibarren hiru itxulapiko jarri dituzte: Rosa liburu dendan (BM), Pausoak zapata dendan eta Ilunpe Tabernan. “Dirua ez da gure bidaia ordaintzeko, Lesbosekoei laguntzeko baizik”.