Ehun ume baino gehiagok parte hartu dute Mendaroko Haur Krosean

Barren.eus 2015eko abenduaren 19a

Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ehun umek baino gehiagok parte hartu zuten zapatuan Mendaroko Txirrindulari Elkarteak antolatutako haur krosean. (argazki-bilduma dauka)

Laugarren edizioa izan da aurtengoa, eta aurrekoetan egin legez, adinka banatuta korrika egin zuten neska-mutilek. Bukaeran domina eta goxoki poltsa bana jaso zuten partehartzaile guztiek saritzat. 

Argazki-bilduma: