Agortu egin dira Eguberrietako bertso saiorako sarrerak

Barren.eus 2015ko abe. 23a, 20:36

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak antolatutako bertso saioa abenduaren 28an izango da aurten, eta sarrera “guztiak” agortu direla jakinarazi dute antolatzaileek.

Sarrera guztiak aurre-salmentan saldu direla juakinarazi du Elgoibarko Izarrak, eta, ondorioz, abenduaren 28an ez da Herriko Antzokiko leihatila zabalduko.
Aurtengo bertso saioan, Alaia Martin, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Miren Amuriza eta Jon Maia arituko dira bertsotan, eta Uxue Alberdik egingo ditu gai-jartzaile lanak. 22:00etan hasiko da bertso saioa.