Mausitxa eta Txillarre protagonista Gabon Zaharreko Ferian

Barren.eus 2015ko abe. 26a, 15:07

Gabon Zaharreko Ferian bi izen nabarmendu dira guztien gainetik: Mausitxa eta Txillarre. Urteko gazta txapelketako lehen saria eskuratu du Mausitxak eta Txillarrek, berriz, barazkien saria irabazi du. (argazki bilduma dauka)

Sari hau falta zitzaion Mausitxari eta lortu du azkenean, Urteko gazta Lehiaketaren zortzigarren edizioan, hain justu ere. Honekin, bost gazta txapelketa irabazi ditu aurten, beste inork baino gehiago: Araiakoa eta Elgoibarkoa irabazi zituen abuztuan, Legazpikoa irailean eta Gernikakoa urrian. Gaur, berriz, txapeldunetan txapeldun izatea lortu du. 

Fruta alorrean, Mutrikuko Sagarmiñak lortu du fruta alorreko saria. Sagarmiñak, gainera, saltoki onenaren saria ere jaso du. Nabarmentzekoa da Idotorbe bailarako Armueta-Berri baserriak lortutako errekonozimendua, mendiak ondoen zaindu dituen baserriaren saria eskuratu baitu.

13:30etik aurrera banatu dira sari horiek guztiak udaletxean. Bitartean, kalean jai-giro paregabea nagusi izan da. Elgoibartarrak eta inguruetako herrietako bizilagunak erruz gerturatu dira Gabon Zahar honetara, argazkietan ikus dezakezuen moduan.

•Argazki bilduma: