Giro politean antxitxika Elgoibarren eta Mendaron urteko azken egunean

Barren.eus 2015ko abe. 31a, 19:45

Giro politean korrika amaitu dute Elgoibarren eta Mendaron hainbat lagunek San Silbestre lasterketetan. (argazki bilduma dauka)

Europako lehena omen da Elgoibarkoa. 00:01ean abiatu ziren antxitxika 100 lagunetik gora eta bost kilometroko ibilbidea egin dute. Jai giroa sortzea da lasterketa honen helburua eta mozorrotuta atera denik ere izan da. Sailkapenik egon ez bada ere, helmugan mutiletan lehena Alex Sudupe azkoitiarra izan da, nesketan, berriz,  Agurtzane Arriola elgoibartarra. Argazkiak: Mintxeta Atletismo taldea

Mendaron, 17:00etan plazan irten eta herriari lehen itzulia denek elkarrekin egin ondoren, bigarrenean bakoitza bere martxan joan da. 100 parte hartzaileak banaka, lepotik helduta zein taldean iritsi dira helmugara.

Urte zaharra antxitxika bukatu duen askok datorren urtean ere makina bat saio egingo ditu korrika.

Argazki bilduma: