Mendaroko ipuin lehiaketak baditu irabazleak

Barren.eus 2016ko urt. 5a, 08:12

Gabonetako Euskarazko 21. Ipuin Lehiaketako irabazleek Olentzeroren eta Mari Domingiren eskutik jaso zituzten sariak joan den abenduaren 24an, Mendaron.

Debabarrenako gaztetxoei zuzendutako lehiaketa da Gabonetako Euskarazko 21. Ipuin Lehiaketa, eta aurten 56 lan aurkeztu dituzte Mendaroko Udalak antolatutako lehiaketara. Epaimahaiak jakinarazi duenez, ondo idatzitako lanak aurkeztu dituzte gaztetxoek, "baina laburregiak akaso". Hiztegia asko lantzen duten lanak daudela ere nabarmendu dute, baina, era berean, "istorio abenturatsuagoak" eskertuko lituzketela adierazi dute. 

Hona hemen Euskarazko XXI. Ipuin Lehiaketako sarituak:
• A5 mailan (L.H.ko 5. eta 6. mailak)
1. saria: Malen Zabala (Elgoibar). Ipuinaren izenburua: Malen Gabonetan
2. saria: Iman Mohamed Lehbib (Mendaro). Ipuinaren izenburua: Olentzero eta txakurra


• A6 mailan (D.B.H-ko 1. Eta 2. mailak)
1. saria: Haritz Iriondo (Elgoibar) Ipuinaren izenburua: Bidaia soroa Groenlandiara
2. saria: Maddi Arriola (Mendaro). Ipuinaren izenburua: Itsaso miragarria


• C mailan (D.B.Hko 3. mailatik aurrera)
1. saria: Paula Antxustegi (Elgoibar). Ipuinaren izenburua: Uma
2. saria: Aitor Iriondo (Elgoibar). Ipuinaren izenburua: Euskal mendietako misterioak