Jostailu bilketa kanpaina jarri zuen abian Elgoibarko Gurutze Gorriak eta jaso dituzten jostailu guztiak Errege bezperan -astelehen eta martitzenean- banatu zituzten laguntza beharrean dauden familien artean. Jostailuek berriak izan behar zutela izan da aurtengo kanpainaren berritasun nagusia. Gurutze Gorriak jakinarazi duenez, jostailuak jaso dituzten umeak laguntza beharrean dauden familien zerrenda batetik aukeratu dituzte. Kanpaina hau aurrera eramaten lagundu dieten herritarrei eta herriko enpresei, “bereziki Besa, Danobatgroup eta Etxe-Tar, eta baita Real Sociedad Fundazioari ere” eskerrak eman nahi izan dizkiete Gurutze Gorriko arduradunek.
Hona hemen, Elgoibarko Gurutze Gorriak kanpainako irudiekin osatu duen bideoa: