20:30ean hasiko da Ruper Ordorikak Elgoibarren emango duen kontzertua. Sarrerak 15 euroan eskuratu ahal izango dira Herriko Antzokiko leihatilan.
Euskal musikako erreferente nabarmenetariko bat da Ruper Ordorika (Oñati, 1956). Klasiko bilakatu diren abestiak ditu bere errepertorioan. Bere ibilbide musikaleko hamaseigarren lana argitaratu zuen 2014an, Lurrean etzanda izeneko diskoa.
- Ruper Ordorikak BARREN aldizkariari eskaini zion elkarrizketa irakur dezakezue hemen: BARREN 974. zenbakia PDF (2015-12-18)