'Haizea dator Iparraldetik!' ekimenaren bideoa

Barren.eus 2016ko urt. 19a, 18:46

Udazkenean Iparraldetik gurean jo zuen haizea poliki-poliki indarra galtzen joan bada ere, oraindik gure akorduan daude orduko irudi eta sentsazio asko eta asko. Eta, gainera, betiko gorde nahi ditugu guretzat. Horregatik prestatu dugu Haizea dator Iparraldetik! laburpen bideoa. Eire Vilak grabatu eta egin du bideoa, eta hamabost minutuko iraupena du. 

Elgoibarko Izarrak elgoibartarrok Iparraldea hobeto ezagutzeko programa prestatu zuen Gotzon Garate zenaren oroimenez urtero antolatzen duen zikloan. Urriaren 2an hasi zen Haizea dator Iparraldetik zikloa, eta azaroaren 14ra arte luzatu zen.