C.D. Elgoibarrek jakinarazi duenez, Haundiko orain arteko entrenatzaile Egoitz Mendizabalek dimisioa eman du eta Iker Dorronsoro izango da aurrerantzean talde nagusiko entrenatzailea. 2010etik 2015eko ekainera arte Tolosa C.F taldeko entrenatzailea izan da Dorrronsoro igeldoarra. Hain zuzen ere, urtarrilaren 31n egingo dio bisita Elgoibarrek Tolosari, ligako 20. jardunaldian. Momentuz 18 jardunaldi jokatu dituzte Ohorezko Erregional Ligan diharduten 18 taldeek, eta Haundi 13. postuan sailkatuta dago, 20 punturekin. Sei partida irabazi, bi berdindu eta hamar galdu dituzte txuri gorriek (ikus emaitza guztiak). Alabaina, azken sei jardunaldietan ez dute garaipenik lortu. Joera hori aldatzeko ardura izango du Dorronsorok. Datorren zapatuan (urtarrilak 23) izango dute garaipenaren bidera itzultzeko lehen aukera, Getariako Keta F.T. hartuko dute eta Mintxetan. 16:00etan hasiko da partida.