Martxoaren 1ean aterako da espetxetik Arnaldo Otegi

Barren.eus 2016ko urt. 28a, 15:23

Martxoaren 1era aurreratu du Espainiako Auzitegi Nazionalak Arnaldo Otegi espetxetik aterako den eguna. 

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako epaitegiak hartu du erabakia, eta hogeita zazpi egunez aurreratu dio irteera eguna. Auzitegi Gorenaren irizpideen arabera, sinatzera joandako hamar egunengatik egun batez aurreratu behar da irteera data. Behin-behineko askatasunean zela auzitegian sinatutako jakinarazpenak aurkeztu dituzte auzitegian: 270etik gora. Sei urte eta erdiko espetxe zigorra osorik beteta aterako da, hala ere. (iturria: berria.eus)