Ikasketak alde batera utzi eta festarako eguna izan dute gaur irakaskuntza ertainekom ikasleek Elgoibarren. Alabaina, ez dira ezer egin gabe egon. Era guztietako proba eta kirol lehiatan hartu dute parte ikasleek eta baita irakasleek ere goizean goiz hasita. Besteak beste, kros lasterketak, tortilla lehiaketak, futbitoa, sokatira, mus eta tute txapelketak, antzerkia, umore saioak, euskal bertso txiste emanaldia, zerrafroga, e.a. (IMHk flickr-en duen kontuan jarri ditu IMH Eguneko argazkiak)