Junior mailako Espainiako eskubaloi selekzioko hautatzaile Sagrario Santanak 17 jokalari deitu ditu otsailaren 7tik 11ra bitartean Guadalajaran egingo duten kontzentrazioan parte hartzeko. Nora Kortaberria (Elgoibar, 1997) zerrenda hortan dago, zentral postuan jokatzeko deitu baitu hautatzaileak. Kirol ibilbide guztia Sanlon egin ostean, joan zen udan Zarautzeko Aiala taldeak fitxatu zuen Kortaberria, Espainiako Emakumezkoen Ohorezko Mailan diharduen taldeak.
Aurten Errusian jokatuko den Munduko txapelketarako sailkapen fasea prestatuko du Espainiako selekzioak Guadalajaran.
Sanlo kirol taldeko arduradunek pozik agertu dira berriarekin eta nabarmendu dute urtarrila hil “borobila” izaten ari dela Elgoibarko eskubaloiarentzat. “Mutilen taldeek Euskal Ligara igoera lortu berri dute joan den astean, urte hasieran Euskadiko selekzioarekin izan ziren Sanloko hainbat jokalari, eta orain Nora Kortaberria elgoibartarrak Estatuko junior selekzioaren deia jaso du”.