Inauteriak aurrera

Barren.eus 2016ko ots. 6a, 22:22

 

 

Barixakuan kaleak kolorez jantzi ondoren, zapatuan ere ez da kolorerik falta izan Elgoibarko kaleetan. (argazki bilduma dauka)

Goizetik mozorrotu denik izan da, baina arratsalde partean mozorroek musikarekin bat egin eta jai giroa nagusitu da. Atxutxikaraokean umeak Maalan ibili dira kantuan eta dantzan. Ondoren Mauxitxa txarangarekin eta buruhandi, erraldoi eta zezenzikletekin egin dute kalejira Kalegoen plazaraino. Askotariko mozorroak ikusi ahal izan dira eta baziren taldean mozorro bereziak ez ezik karrozak prestatu dituztenak ere.

Domekan jubilatuek Eguren orkestrarekin dantzarako aukera izango dute biltokian eta martitzenean berriz ere mozorro festa izango da Elgoibarko kaleetan.