Martxoaren 2an egingo dute Uparitzagako babes ofizialeko etxebizitzen zozketa

Barren.eus 2016ko ots. 11a, 10:24

Uparitzaga kalean eraikiko diren babes ofizialeko hamasei etxebizitzen zozketa martxoaren 2an egingo da. Guztira 58 pertsonek egin zuten eskaria eta sei baztertu egin behar izan dituzte baldintzak ez betetzeagatik.

Zozketa Eusko Jaurlaritzako Lakuako egoitzan izango da (Donostia kaleko 1ean) Lakua 2ko 1go aretoan, goizeko 10:30ean. Hala ere, zuzenean ikusi ahal izango da streaming bidez IREKIA zerbitzuaren webgunean: www.irekia.euskadi.net webgunearen bidez.

 

∞Lotura duten albisteak: