Jon Beloki goi mendizalea, Slackline egiten duten Ibarrako Manso anaiak, fitnessean aritzen den Alejandra Ispizua bermeoarra, Txomin Arana motorzalea, Jon Treku boxeolaria, eta beste hainbat kirolarirengana jo du Jon Gazpañazpik “soina topera” jartzen duten lagunen bila, gorputzaren mugak ezagutu eta ezagutarazteko asmoz. Horien artean, butanoa bizkar gainean eramanda apustua egin zuten Unai Salegiren eta Mikel Hernandezen bizipenak jaso ditu ETB1eko Herri People saioan.
Plaentxiarrak eta mendaroarrak Gaztañazpiri azaldutakoaren arabera, parranda batean mingaina berotzearen ondorioz sortu zen apustu bitxia bezain gogorra. Hasteko, Mendaroko udaletxetik irten ziren korrika. Lizarpe gainera arte dauden bost kilometroak antxitxika egin ostean, Lizarpe gainean, kana erdiko bi enbor ebagi zituzten. Egurrak moztu ostean, butano bonbona bizkarrean hartu eta Lizarpetik Gantxipixako tontorreraino eraman behar zuten 26 kiloko butano bonbona. 56 minutu behar izan zituen Hernandezek eginbeharreko lanak amaitzeko. Salegik, berriz, tontorrerako azkeneko maldan laga zuen proba, hauspoa beteta. Hospitalera eraman zuten zuzenean eta lau egun pasa zituen ingresatuta, ondorengo bideoan azaltzen duen moduan.
∞Lotura duten albisteak:
- Mausitxa gaztandegia 'Herri People' telebista saioan (2015-05-24)
-
Jose Mari Ondartza elkarrizketatu dute Herri People telebista saioan (2014-11-17)