Aurpegia berritu diote mendaro.eus webguneari. Sonia Garcia alkatearen esanetan, “Web orri honetan Udalak eskaintzen dituen zerbitzu guztiak jasotzen saiatu gara; uste dut hemen aurkituko dituzuela gure herriaren inguruko argibide eta jakingarri guztiak”.
Informazioa eskaintzeaz gainera, webgunea informazioa jasotzeko tresna ere badela nabarmendu du Mendaroko alkateak, “herritarren parte hartzearekin lortuko dugulako interneteko baliabide hau komunikazio eta zerbitzu tresna bihurtzea”. Era berean, mendaroarrak eta Mendaroko herria sarean ezagutarazteko ere balioko duela dio.