Euskal postreak egiteko errezetak irakatsiko dituzte otsailaren 20an egingo duten sukaldaritza tailerrean. Hiru orduko saioa izango da, 10:00etatik 13:00etara, Elgoibarko Ludotekan.
Hona hemen ikastaroan parte hartzeko baldintzak:
•Ikastaroaren helburua hizkuntza transmisioa lantzea izanik, gutxieneko euskara maila eskatuko zaie gurasoei.
•Ume bakoitzarekin guraso bakarrak hartu ahalko du parte.
•Saioaren prezioa 6 eurokoa da (bazkideentzat 5€) eta ikastaroan bertan ordaindu beharko da. Diru kopuru zehatza ekartzea gomendatzen da.
•Izen ematea
Otsailaren 16a da izena emateko azken eguna. Elgoibarko Izarraren Ubitarteko lokalean eman daiteke izena, edo Internetez bestela, ondorengo loturan. Informazuio gehiagorako dei egin 943 741 626 (Mikel) telefono zenbakira edo idatzi aisialdia@elgoibarkoizarra.eus e-postara.