Gaur egungo euskal margolari aipagarrienetakoa da Jesus Mari Lazkano bergararra. Paisaia ikusgarriak dira Lazkanoren marketako bat. Burutik ateratzen ditu paisaia horiek, ez benetako ikusmira naturaletatik, eta askotan sartzen ditu elementu fantastikoak bertan. Era berean, arkitektura motiboetako margolanetan ere zalantza sorrarazten du margolariak: benetako eraikin eta paisaia urbanoak dira horiek, ala irudimenean bizi diren espazioak dira? Batzuetan, bien nahasmena dira, Olasoko arkupearekin egin duen moduan. Elgoibarko eta Mendaroko motibo gehiago ere erabili izan ditu margolari bergararrak bere artelanetan. Elgoibar eta Bergarako mendi elurtuak ikus daitezke, esaterako, honako koadroan. Eta Mendaroko mendiak beste margolan honetan.
Agirre Center Fundazioak Jesus Mari Lazkanok lan egiteko duen era harrigarria grabatu du stop-motion bideo batean. (iturria: sustatu.eus)