“Txangoak duela 85 milloi urte inguru atzera eramango gaitu. Garai hartan, ingurune honek bestelako itxura zuen, itsaso tropikal batek estaltzen zuen guztia. Bapatean, Lurra bere muinetik laba jaurtitzen hasi eta sumendi-ilarak sortu ziren itsas azpian. Sumendiek jaurtitako magma hoztu eta mineral, egitura eta itxura ezberdineko harriak garatu ziren; dikeak, pillow-ak, bretxak… Maltzagako bidegorriak ezaugarri horiek miatzeko aukera emango digu”, dio Mugertzak.
10:00etan hasiko da irteera, Santa Ana kaletik.