Gurasoak mingainak dantzan jartzea da Gurasoentzako Tertuliak programaren helburua. Hala, euskara praktikan jartzeko beharra dutenek (Bidegile izenekoek, euskararen bidea egiten dutenek) euskaraz egiten dutenekin (Bidelagun izenekoekin, euskararen bidea egiten lagunduko dietenekin) elkartu eta tertulian berba eginez euskaraz aritzeko erraztasuna lortu eta euskaraz jarduteko lotsa kenduko dutela uste dute antolatzaileek. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleen Topaguneak antolatu du egitasmoa, ikastetxeetako guraso taldeekin elkarlanean.
Hiru edo lau laguneko taldeak izango dira gehienez, eta gustuko dituzten gaien inguruan arituko dira berbetan: euskara, kultura, Euskal Herria, politika, gizartea, zinea, kirolak, hobbyak… giro atseginean egiteko tertuliak izango direla azaldu dute.
Astero batuko dira eta ordubeteko tertuliak izango dira, taldekideen erabakitzen duten lekuan eta orduan.
Ekimen honetan interesa izanez gero, hona hemen izena emateko aukerak:
- Izena-emateko orria beteta wwwelgoibarkoizarra.eus webgunean
- Telefono zenbaki honetan: 943 741 626
- Elgoibarko Izarraren bulegoan (Ubitarte 4, behea)