Jairo Berbelen ‘Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes’ liburua bidean da

Barren.eus 2016ko ots. 19a, 15:40

Data zehatzik ez badago ere uda aurretik kaleratuko du Ekuadorko El Conejo argitaletxeak Jairo Berbel elgoibartarraren Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes liburua. Yulexi Carolina Chevezen bizitza –jaiotzatik hil arte– kontatuko du liburu horrek. 

Ekuadorren, telebistarako erreportaje bat egiten ari zela ezagutu zuen Jairok Yulexi, Minbiziaren Kontrako Gazteen Fundazioko kidea. Harekin maitemindu eta gutxi iraun zuen maitasun istorioak, minbiziarekin hil baitzen Yulexi. Jairok, ordea, barruan gordetako maitasuna kanporatu nahi izan du liburu honekin. “Jendeari azaldu nahi diot bi aldiz pentsatu gabe, bihotzak hala eskatuta maitatu nuela. Uste dut gizakiaren gauzarik onenak bihotzetik ateratzen diren horiek direla, eta liburua ere hala atera da, maitasunez egina dago. Yulexik hil aurretik behin eta berriz esaten zidan kontuan hartuko dudan esaldi hau: ‘Maitasuna da denboran eta espazioan zabaltzen den gauza bakarra’. Hain zuzen ere, liburuak esanahi hori du, Yulexiren irudia eta ideia hedatzea. Fisikoki ez dago gurekin, baina irakurleen bihotzetan egongo da, beraz, bizirik jarraituko du”.

2016 02 19 jaioroyulexi zb

•Ametsei segika

Liburua berezia da Jairo Berbelentzat ez ezik baita Yulexirentzat ere, bikote izan zirelako. “Berak mezu bat utzi nahi zion munduari: gauzak ziurtasunez egin behar dira. Behin eta berriz esaten zuen edozeren gainetik gure

ametsei segika ibili behar dugula maitasuna izeneko arma bakarrarekin”. Liburua martxan da eta orain garrantzitsuena liburua ez ezik Yulexi bera eta haren bizitza hedatzea da. Izan ere, “pertsona bat ez da sekula hilko gogoratzen

jarraituz gero”.

Liburua Latinoamerikan Librimundi eta Mr.Book liburutegietan egongo da salgai, baina Jairoren asmoa da Elgoibarrera ere ale batzuk bidaltzea irakurri nahi duten herritarrek erosteko, Euskal Herrian eleberria argitaratuko dion argitaletxe bat aurkitu bitartean.