Bizi-Poza Txarangarako Logotiko Lehiaketara aurkeztu beharreko lanek kolore bakarra izan beharko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. “Inspirazioa datorkion edonor" animatu dute parte hartzera, eta martxoaren 30era arte jasoko dituztela lanak gaineratu dute. Honako e-posta helbidera bidali beharko dira logotipoak: bizipozatxaranga@hotmail.com
Sari bakarra banatuko dute, 100 euroko saria, hain zuzen ere.
Era berean, urteurrenaren harira, txaranga ageri den argazkiak batzen ere badihardu Bizi Pozak. Gorago aipaturiko e-postan jasoko dituzte herritarrek bidalitako argazkiak.