Urbizi urpekarien Elgoibarko elkarteak Urpeko Ekintza eta Irudi Jardunaldiak antolatu ditu, hirugarren urtez jarraian, martxoaren 11tik 13ra bitartean. Ekintza guztiak Olaizaga kiroldegian izango dira.
Hasteko, barixakuan, argazki erakusketa inauguratuko dute, 17:00etan. Gero, 18:00etan, Kantauri Garbia Elkartea aurkeztuko dute.
Zapatuan, berriz, urpeko argazkilaritzari buruzko hitzaldia eskainiko du Urbizi elkarteko kide Miguel Castrok elgoibartarrak. 18:00etan izango da hori.
•Urpekaritza bataioak domekan
Azken egunerako urpekaritza bataioak antolatu dituzte hasiberrientzat. Olaizagako igerilekuan egingo dituzte eta doakoak izango dira. Urpekaritzan bataiatu nahi dutenek, baina, izena eman behar dute aurrez, honako e-posta helbidera idatzita: urbizi@hotmail.com