Hala ere, euria egiten badu, Ikastolako frontoian jokatuko dute (iaz egin zuten moduan). 10:30ean hasiko da Pilota Eguna, 2009an jaiotako neska-mutilen partidekin. Binakako dozena bat partida jokatuko dituzte guztira eta gaztetxoen partidfak amaitu ostean, nagusien arteko partida jokatuko dute Lagunak Pilota Eskolako kideek. Elgoibar Ikastolak gaztetxoen artean pilota, eta oro har, kirolerako zaletasuna sustatzeko asmoz antolatzen du ekimen hau.