Berdintasunaren alde egindako lanagatik saria jaso du Sanlo kirol taldeak

Barren.eus 2016ko mar. 18a, 13:35

Valonmano con V sarien estreinako edizioan eskubaloiaren “beste alde hori, eskubaloiaren V aurpegia” erakusteko ahalegina egin duten pertsona, talde eta erakundeak saritu dituzte. Elgoibarko Sanlo eskubaloi taldeak Berdintasunaren Saria jaso du.

Berdintasun Saria eskuratzeko lau talde proposatuen artean sartu zuten lehenik Sanlo EKT, Madrilgo Balonmano Alcobendas, Gaztela Mantxako Caserio Ciudad Real eta Kataluniako Handbol Sant Joan Despi taldeekin batera. Antolatzaileek Internetez botoak emateko epea ireki zuten gero, eta jakinarazi dute Sanlo izan dela boto gehien jaso dituena

Antolatzaileek nabarmendu dute 11.000 biztanle bakarrik dituen herria izan arren, Sanlok Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailan eta Lehen Nazional Mailan jokatzen duten talde bana dituela, Lauko eta Alcorta Forging Group, hurrenez hurren. Harrobiarekin oso ondo lan egiten duen taldea dela ere azpimarratu dute, eta horren lekuko Euskadiko eta Espainiako selekzioetara jokalari gazte bat baino gehiago joan dela Sanlotik. 

Hona hemen Valonmano con V sarietara proposatutako talde guztien zerrenda