Data zehatzik ez badago ere uda aurretik kaleratuko du Ekuadorko El Conejo argitaletxeak Jairo Berbel elgoibartarraren Siempre, la leyenda de la pecosa de ojos verdes liburua. Yulexi Carolina Chevezen bizitza –jaiotzatik hil arte– kontatuko du liburu horrek.
Liburua iragartzeko egin duten bideoak demaseko zabalpena izan du, playgroundmag.net webguneari esker, batez ere, eta dagoeneko 5 milioitik gora ikustaldi izan ditu. Facebook sare sozialean ere 100.000 elkarbanatze baino gehiago eskuratu ditu.
- Ikus bideoa hemen
Aurrez “Betirako Argia” izeneko dokumentala ere ekoiztu zuen Berbelek. BARREN aldizkariak 2015eko martxoan eskaini zion erreportajean irakur dezakezue.