1998an jarritako harmailak kendu eta berriak jarriko dituzte Olaizaga Kiroldegian. Zazpi eserleku lerroz osatutako harmaila berrietan 500 ikuslerentzako lekua izango da. Harmailak altzairuzko profilez egindako egitura metalikoa izango du, eta gutxienez, metro koadroko 500 kilogramoko karga bertikalari eusteko gai izango dira. Babes barandak ere izango ditu alboetan.
Kontratuaren lizitazio-aurrekontua 95.000 eurokoa da (BEZ sartuta), eta lanak egiteko epea, berriz, bost astekoa. Elgoibarko Udalak jakitera eman duenez, uztailaren 26an hasiko dituzte harmaila berria jartzeko lanak, abuztu amaierarako bukatuta egon daitezen.