Sallobente-Ermuaran auzoko Garagartza baserrian jaio ziren Agurne Muguruzaeta Nati Muguruza ahizpak, eta umetatik baserrian lan egin beharra izan zuten. Gainera, bost ahizpa zirenez, etxeko eta soroko lanak edo abereen zainketa, lan guztiak euren artean banatu behar izaten zituzten.
Muguruza ahizpen berbetan bizimodua asko aldatu da, bai, baina… ez dute oso argi onerako ala txarrerako izan den. Ahozko ondarea jasotzen diharduen ahotsak.eus webgunetik hartuta dagoen ondorengo bideoan ikusi eta entzun daitezke bi ahizpen hausnarketak:
- Sarrera gehiago, ahotsak.eus barren.eus atarian: hemen eta hemen
- Elgoibarko ahozko ondarea
- Mendaroko ahozko ondarea