Mausitxa baserriko ardiak eta instalazioak ezagutu ondoren, gazta egiteko prozesu osoa ezagutzeko aukera izango da, hasieratik amaierara, ordubete inguruko bisita gidatuan. Amaieran gazta-dastatzea egingo dute. Interesatuek lehenbailehen eman beharko dute izena, antolatzailek hogei lagunentzako tokia gorde dute-eta. Elgoibarko Izarran edo Morkaiko Mendizale Elkartean eman behar da izena. Elkarte bateko zein besteko bazkideek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta 6 euro bazkide ez direnek.
Apirilaren 23an, zapatua, izango da irteera. Maalako parketik abiatuko dira, 09:30ean, eta oinez joango dira Mausitxa baserrira arte.