Historiaren eta memoriaren arloko elkarteek, udal batzuek eta erakunde zenbaitek urteak daramatzate lanean 1936ko gerrari loturiko eremuak eta ibilbideak berreskuratzeko. “Lan horiek modu irregularrean egin dira, koordinaziorik gabe ere batzuetan”, azaldu dute 2015. urte amaieran sortu zuten Gogora institutuko arduradunek. Gogorako Zuzendaritza Kontseiluak onartutako proiektuetarik bat, hain justu, memoria-eremuak eta ibilbideak interpretatzeko hiru proiektu pilotu abian jartzea da, memoriari, giza eskubideen balioari, askatasunari eta printzipio demokratikoei buruzko tresna pedagogikoak izan daitezen. Hala, aurrerantzean egingo den lana “orain arte egindakoan oinarritzea da asmoa”.
•Duintasunaren kolunbarioa
Gogorako Zuzendaritzak onartu duen beste proiektuetako bat da Duintasunaren Kolunbarioak sortzea; identifikatu ezin izan diren pertsona desagertuen gorpuzkiak gordetzeko eremuak sortzea. Horietan, familiek hala nahi izanez gero, 1936ko gerran hildako identifikatuen gorpuzkiak ere gorde ahal izango dira. Estreinako kolunbarioa Elgoibarren ipiniko dute, hasierako egitasmoa “berregokitu” eta gero. Era berean, etorkizunean kolunbario gehiago ere eraikiko dituzte eta honako toki hauek planteatu dituzte kokagune posible bezala: Larrabetzu, Artxanda, Urduña, Albertia eta Aritxulegi.
•Memoriaren ibilbideak
Memoriaren ibilbideak interpretatzeko honako proiektu hauek abiaraztea ere onartu du Gogorak, 1936ko gerrarekin loturik, lehendabizikotik hasita:
- Gipuzkoa eta Bizkaia arteko frontea, Aiastiatik (Elgoibar), Elgeta, Intxorta, Arrate (Eibar) eta Markina-Xemeineraino.
- Burdinazko gerrikoa.
- Legutio-Albertia.
- Andatza-Buruntza-Murumendikoak.
- Aiako Harriak.
- Matxitxako.
•Zelaietaburuko Gudarien gorpuzkinak hobitik ateratzeko lanen jarraipena, domekan
Aranzadi Zientzia Elkarteak pertsona baten gorpuzkinak atera zituen, joan den martxoaren 5ean, Zelaietaburun (Etxebarria), Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Ahaztuen Oroimena 1936 elkarteko kideek jakitera eman dutenez, beste bi pertsonen gorpuzkinak aurkitu dituzte lehena aurkitu zuten ondoan. Eguraldi hotz eta hezearen ondorioz joan den martxoaren 5ean amaitu ezin izan zituzten lanak bukatzera itzuliko dira Aranzadikoak domeka honetan, hilaren 17an. “11:30etan haien borrokaren oroimenean, haien duintasuna goraipatuz omenaldia egingo zaie inguru hauetan borrokatu zuten gudariei eta borrokalari antifrankista guztiei”, jakitera eman dute.
-
Gerra zibilean hildako gudari baten gorpuzkinak atera ditu Aranzadik Zelaietaburun (2016-03-05)
-
36ko gerran Zirardamendi inguruetan hildako gudariak omentzeko ekitaldia egin zuten domekan (2015-09-21)
-
Frankismoan desagerrarazitakoen kolunbarioa Elgoibarren egin nahi du Jaurlaritzak (2014-11-04)
- Iñigo Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du"Urkullu:"Iraganera begiratzen duen ekitaldi honek Euskadiko etorkizuneko elkarbizitza eraikitzen du" (2014-09-21)
- Aurkeztu dute 36ko gerran Aiastian izandako borroken inguruko liburua (2014-09-17)
- Inauguratu dute 36ko gerran Aiastian izandako guduari buruzko erakusketa (2014-09-04)
- Zirardamendin hildako gudariek eginiko ibilbide bera egin dute senideek, 78 urte geroago(2014-07-14)
- 'Goazen gudari danok...' dokumentala grabatzen izan dira gaur Aiastian (2014-07-10)
- Zirardamendin deshobiratutako bi gudari identifikatu ditu Aranzadik (2014-01-27)
- Pako Etxeberriaren hitzaldiaren bideoa (2013-10-02)
- Zirardamendiko lau gudariak omendu dituzte, 76 urte eta gero (2012-06-18)
- Zirardamendin agertu diren lau gudarien gorpuzkiak hobitik aterako dituzte zapatuan (2012-06-14)
- Ziardamendin orain dela 75 urte hildako gudariak omendu dituzte (2011-09-28)
- 21 izar, gerran fusilatutako elgoibartarren omenez (2010-11-08)
- 1936ko irailaren 21ean Faxistak Elgoibarren sartu zireneko argazkiak (2009-02-24)
- Elgoibar1936 elkarteak txalotu egin du Udalak memoria historikoaren gainean onartutako akordioa (2008-12-02)
- Gerrate Zibilean lurperatutako gorpuak bilatzeko laguntza eskainiko du Udalak (2008-11-27)
- Ikur eta irudi frankistak kentzeko eskatu dio Elgoibar1936 elkarteak Udalari (2008-04-04 elgoiBARREN.net)
- Gerra zibilean fusilatutako miliziano baten hezurrak aurkitu ditu 'elgoibar1936' taldeak (2007-12-19)
- elgoibar1936.com blogean memoria historikoa berreskuratuko dute (2007-11-21 elgoiBARREN.net)