Europan justizia eta bakea sustatzeko arduradun izendatu dute dominikoek Elgoibarren apaiz izandako Xabier Gomez

Barren.eus 2016ko api. 15a, 18:04

Dominikoen ordenako anaia da Xabier Gomez Garcia (Azkoitia, 1970), eta bere nagusiek Europan justizia eta bakea sustatzeko arduradun izendatu dute. Joxin Arregi apaiza ordezkatzera etorri zen Xabier Gomez Elgoibarrera, 1994an, eta hainbat urte egin zituen parroki-lanak betetzen.

Apaiz ordenatu eta hilabetera etorri zen Xabier Gomez Elgoibarrera, 1994an, San Bartolome parrokiako betebeharretan laguntzera. Gero, ikasketetan sakontzea erabaki zuen eta Teologian lizentziatu zen Salamankan, San Esteban fakultatean. Familia bitartekotzan eta orientazioan Master bat ere egin zuen Salamankako pontifize unibertsitatean (UPSAL) eta Kulturarteko Gizarte Bitartekotzan Espezialista ikasketak ere egin zituen Madrilgo Unibertsitate Autonomoan.

2003an Dominikoen ordenan sartu zen, eta Madrilgo Nuestra Señora de Atocha komentuko bikarioa da gaur egun.

Orain, Dominikoen ordenako maisu anaia Bruno Cadorek Europan justizia eta bakea sustatzeko arduradun izendatu du Xabier Gomez.

Kalegoengo San Bartolome elizaren 300.urteurrena ospatzeko ekintzetan ere hartuko du parte Gomezek. "2016… tenemos algo bueno que contar" izeneko hitzaldia eskainiko du urriaren 10ean.