Elgoibarko erretiratuek txangoa egin dute Andaluziara

Barren.eus 2016ko apirilaren 20a

Elgoibarko Jubilatuen Biltokiak Andaluziako hainbat txoko ezagutzeko txangoa antolatu zuen, eta azken egunetan Cadiz eta Sevillako herriak ezagutzen izan dira Elgoibartik joandako 50 bat erretiratu.

Cadizeko Puerto de Santa Maria herrian ostatua hartu eta bertatik abiatuta Cadizeko eta Sevillako hainbat herri eta leku esanguratsu ezagutzeko txangoak egin dituzte erretiratu elgoibartarrek. Espainia eta Gibraltar arteko muga ere zeharkatu zuten, eta Gibraltargo harkaitz ospetsua ezagutzeko aukera izan zuten, goiko argazkian ikus daitekeen moduan.