Zabalik dago Udako Kirol Kanpusean izena emateko epea

Barren.eus 2016ko api. 20a, 12:46

Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, dagoeneko zabalik dago Udako Kirol Kanpusean izena emateko epea. 

Udako oporretan era guztietako kirolak praktikatzeko gogoa duten ume eta gazteek Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen Udako Kirol Campusean izango dute aukera. Dagoeneko zabalik dago izenematea eta parte hartzea nahi dutenek ekainaren 3a baino lehen eman beharko dute izena Olaizaga kiroldegian.  

Aurreko urteetan bezala, bi mailatan banatuko da kirol udalekua: Haurren kirol campusa, 2009 eta 2005 urte bitartean jaiotako haurrei zuzendua, eta Goi Mailako Kirol Campusa, 2004 eta 2001 urte bitartean jaiotako gazteentzat. Azken horretan, teknikoki eta fisikoki exijentzia handiago izango dute gazteek. 

Udako Kirol Campusak ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean egingo dute, astelehenetik barixakura, 9:30etik 12:30era. 

Iaz, 307 haur eta gaztek hartu zuten parte kirol kanpusean.