Loredun landareekin osatu dituzte Lekueder parkean dauden berdegune eta lorategiak. Kamelia, hortentsia, agapanthusa eta antzerako landareekin. Lehen zeuden zuhaitz gehienak mantendu dituztela azaldu dute Elgoibarko Udaleko arduradunek. “Ahul dauden zuhaitzak kendu ditugu zuhaitz osasuntsuenak indarberritu daitezen, eta, batez ere, berdeguneetako lurra berritu eta landare mota berriak landatuko ditugu”.
Lorezaintza, baratzezaintza eta paisajismo lanetan aritzen den Kimu Bat enpresak berritu ditu Lekuederreko berdeguneak. Obraren aurrekontua 20.000 eurokoa izan da. Ikus irudi panoramiko hauetan Lekueder parkearen lehengo eta oraingo itxura.